Nire ustez honek izan duen eragina gure gizartean oso interesgarria da nahiz eta honen ondorioz, betiko gauzak galdu ahal izan, esaterako egunkariak, telebista, erradioa... Orain arte, informazio guztia medio hauen bidez ematen zen, hemendik aurrera interneten bidez nahi dugun informazioa denok zabaldu ahal dugunez besteak galtzeko posibilitatea handiagoa da. Hau da, informazioa jaso ez ezik, berritu, zabaldu...etab ere egin dezakegu.
Beste aldetik, informazioa ere beste pertsonekin elkarbanatu ahal dugu. Esaterako kotxe bat saldu nahi badugu interneten bidez aurkez dezakegu. Eta zerbait erosteko ere, interneten informa gaitezke.
Horregatik esango nuke baliabide hau, abantailaz beteta dagoela.
Beste bideoari buruz gauza bera esango nuke. Aurkitu ahal dugun ezberdintasuna bi bideoren artean, bigarrena lehenengoaren azalpen grafikoa dela. Honetan argi eta garbi azaltzen digu nola faltatzen zaigun gauza bakarra dela janaria eta edaria ordenagailuaren bidez ere eskuratzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario