Bideo honek duen musika eta azaltzeko modu grafikoa oso erakargarria iruditu zait. Nahiz eta agertzen diren esaldiak ez ulertu, bakarrik irudiekin bideoa zer esan nahi digun jakin dezakegu.
Hemen ikus dezakegu lehengo eta gaur egungo hezkuntza eza dela berdina. Gaur egun teknologi berriak oso aurreratuta daude; ordenagailuak, internet...etab gero eta gehiago erabiltzen ari dira eskoletan irakaskuntzarako. Niretzako modu hau oso egokia da, haurrek ikasteko modu berri bat dutelako eta orokorrean oso motibagarria izaten da, baina hau ez da guztiontzat hain ona izaten. Esaterako, ume askok aisialdia ordenagailuaren aurrean pasatzen dute etxerako lanak alde batera utziz.
Baina nire ustez etxean gurasoek haurrei behar duten aditasuna ematen bazaie ez da honelako arazorik gertatu behar.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario