Lehenengo bideoa, paint programari buruzkoa da. marrazturiko panpin bat agertzen da eta egin deitzakezun gauza guztiak egiten ari da denbora osoan. Nire ustez erakutsi nahi digu programa horretan dauden baliabide guztiak gauza ezberdinak sortzeko. Oso aproposa iruditu zait, erakargarria baita.
Bigarren bideoan liburu elektroniko bat aurkezten digun neska bat agertzen da. Honek erakusten digu liburu horrek dituen gauza guztiak. ikusi bezain laster burura etorri zaidan lehenengo gauza izan da, nire aitak txikitan esaten zidan guztia teknologiei buruz. (oraindik mugikorrik ez zeudenean, beti esaten zuen; "ikusiko duzu 4 urte barru kaletik telefonoz hitz egiten joango gara" adibide moduan jartzeko). Horregatik esango dut, liburu hau ikustea asko harritu nauela.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario