sábado, 24 de mayo de 2008

Ordenagailuak Eskoletan

Manuel Area Moreirak artikulu honetan dion bezala, Iktak eskoletan erabiltzea gero eta garrantzitsuagoa da. Artikulu honetan azaltzen digu, ordenagailuak, zergatik landu beharko ziren eskoletan. Ni guztiz ados nago Manuelek dionarekin, pertsona batek autonomoa, kritikoa, arduratsa...etab. izateko hezkuntza modu hau ondo barneratuta izatea oso lagungarria izan daiteke.Gaur egun, hezkuntza pedagogikoa ordenagailuekin bat datoz eta oso egokia da eskoletan integratzea metodo hau. Irakasleak izango garenez, hezkuntza berrituz joan beharko dugu ordenagailuaren praktika gehiago sartuz. Nire ustez hau argi edukitzea ezinbeztekoa da, gizartea ere berrituz baitoa. Horregatik, Iktak erabiltzeko gaitasuna izatea gaur egungo haurrentzko onuragarria izango da.

Ondorio moduan esango dut irakasteko modu hau nahiz eta bakarra ez izan, gaur egun garrantzitsuenetariko bat da, eta gero eta gehigo erabiliko dela gure klaseetan eta orokorrean gure gizartean.

http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/2008/02/el-desarrollo-de-competencias.html

08/05/22

Gaur bakarrik klase praktikoa izan dugu eta gure unitate didaktikoaren power pointa hobetzen eta amaiera ematen ari izan gara. Josunek lan honi buruz geratzen zitzaizkigun azken zalantzak azaltzen saiatu da.

Honetaz aparte esan behar dut azken saio hau oso baliogarria izan dela power pointaren aurkezpenei buruz zerbait gehiago ikasteko eta orokorrean ikasgai hau oso lagungarria izan dela nire hezkuntzarako; kontuan edukiz niri ordenagailuarekin lolutako gauza guztiak asko gustatzen zaizkidala, eta gehiago ikastea beti ondo dagoela.

jueves, 15 de mayo de 2008

08-05-15

Gaurko klase teorikoa nahiko berezia izan da teoriarik ikusi ez baitugu. Saiatu gara esaten azterketa teorikorik ez egotea baina gauza pixka bat txarto amaitu da.

Gaurko klase praktikoan power pointa lantzen jarraitu dugu. Josunek azaldu digu nola egin dezakegun animazio ezberdinak aurkezpen bat egiteko. Esaterako ipini ditugun elementu ezberdinak nola ipini mugimendu ezberdinekin ateratzeko, soinu ezberdinak jartzea mugimendu horretan...etab. Beste aldetik ere, irakaslearen eta ikasgaiaren balorapena egin dugu orri baten bitartez.

domingo, 11 de mayo de 2008

Teknologia edo Metodologia

Bideo hau ikusi eta gero ez zait oso argi geratu nola erakutsi nahi diguten ezberdintasuna. Agertzen den andereñoak erabiltzen ditu bi gauza oso ezberdinak gauza bera azaltzeko, eta adibide honetan berdin dio zerekin irakatsi. Uste dut beste adibide zehatzago batekin hobet ikusiko genukela ezberdintasuna.
Honetaz gain, nire ustez irakasterakoan egokiago izan daiteke teknologia haurrentzako berria denez erakargarria izan daitekelako, eta arreta hobeto mantendu dezakete.
Gaur egun eskola gehienetan teknologiak nahiko integratutak daude, eta horrela bada izango da egokia izaten ari delako. Baina irakasleek teknologien bitartzen irakasterakoan oso ondo prestatuta eduki behar dituzte erakutsi nahi dutena, bestela haurrentzako zailagoa izango da.

08-05-01

Gaurko klase praktikoa laburra izanda ere, power pointari buruzko zenbait gauza ikasi ditugu, esaterako, nola ipini esteka eta hiperbinkulo bat, nola ezarri soinua diapositibetan, nola grabatu soinuak...etab.
Hau egiten irakatsi digunean, bakoitzak haurrentzako material didaktiko bat izango balitz bezala power point bat egin behar izan dugu.
Eta amaitzeko azaldu digu nola egin behar izango dugun taldeko lana.

lunes, 28 de abril de 2008

Hezkuntza atzo eta bihar "bideoa"

Bideo honek duen musika eta azaltzeko modu grafikoa oso erakargarria iruditu zait. Nahiz eta agertzen diren esaldiak ez ulertu, bakarrik irudiekin bideoa zer esan nahi digun jakin dezakegu.
Hemen ikus dezakegu lehengo eta gaur egungo hezkuntza eza dela berdina. Gaur egun teknologi berriak oso aurreratuta daude; ordenagailuak, internet...etab gero eta gehiago erabiltzen ari dira eskoletan irakaskuntzarako. Niretzako modu hau oso egokia da, haurrek ikasteko modu berri bat dutelako eta orokorrean oso motibagarria izaten da, baina hau ez da guztiontzat hain ona izaten. Esaterako, ume askok aisialdia ordenagailuaren aurrean pasatzen dute etxerako lanak alde batera utziz.
Baina nire ustez etxean gurasoek haurrei behar duten aditasuna ematen bazaie ez da honelako arazorik gertatu behar.

Web 2.0 eta Teknologi berriak eguneroko bizitzan "bideoak"

Bideo honetan ikusi ahal izan dugu orain arte web 2.0ri buruz ikusitako guztiaren laburpen bat.
Nire ustez honek izan duen eragina gure gizartean oso interesgarria da nahiz eta honen ondorioz, betiko gauzak galdu ahal izan, esaterako egunkariak, telebista, erradioa... Orain arte, informazio guztia medio hauen bidez ematen zen, hemendik aurrera interneten bidez nahi dugun informazioa denok zabaldu ahal dugunez besteak galtzeko posibilitatea handiagoa da. Hau da, informazioa jaso ez ezik, berritu, zabaldu...etab ere egin dezakegu.
Beste aldetik, informazioa ere beste pertsonekin elkarbanatu ahal dugu. Esaterako kotxe bat saldu nahi badugu interneten bidez aurkez dezakegu. Eta zerbait erosteko ere, interneten informa gaitezke.
Horregatik esango nuke baliabide hau, abantailaz beteta dagoela.




Beste bideoari buruz gauza bera esango nuke. Aurkitu ahal dugun ezberdintasuna bi bideoren artean, bigarrena lehenengoaren azalpen grafikoa dela. Honetan argi eta garbi azaltzen digu nola faltatzen zaigun gauza bakarra dela janaria eta edaria ordenagailuaren bidez ere eskuratzea.


Web 2.0
Cargado por Room321