lunes, 28 de abril de 2008

Hezkuntza atzo eta bihar "bideoa"

Bideo honek duen musika eta azaltzeko modu grafikoa oso erakargarria iruditu zait. Nahiz eta agertzen diren esaldiak ez ulertu, bakarrik irudiekin bideoa zer esan nahi digun jakin dezakegu.
Hemen ikus dezakegu lehengo eta gaur egungo hezkuntza eza dela berdina. Gaur egun teknologi berriak oso aurreratuta daude; ordenagailuak, internet...etab gero eta gehiago erabiltzen ari dira eskoletan irakaskuntzarako. Niretzako modu hau oso egokia da, haurrek ikasteko modu berri bat dutelako eta orokorrean oso motibagarria izaten da, baina hau ez da guztiontzat hain ona izaten. Esaterako, ume askok aisialdia ordenagailuaren aurrean pasatzen dute etxerako lanak alde batera utziz.
Baina nire ustez etxean gurasoek haurrei behar duten aditasuna ematen bazaie ez da honelako arazorik gertatu behar.

Web 2.0 eta Teknologi berriak eguneroko bizitzan "bideoak"

Bideo honetan ikusi ahal izan dugu orain arte web 2.0ri buruz ikusitako guztiaren laburpen bat.
Nire ustez honek izan duen eragina gure gizartean oso interesgarria da nahiz eta honen ondorioz, betiko gauzak galdu ahal izan, esaterako egunkariak, telebista, erradioa... Orain arte, informazio guztia medio hauen bidez ematen zen, hemendik aurrera interneten bidez nahi dugun informazioa denok zabaldu ahal dugunez besteak galtzeko posibilitatea handiagoa da. Hau da, informazioa jaso ez ezik, berritu, zabaldu...etab ere egin dezakegu.
Beste aldetik, informazioa ere beste pertsonekin elkarbanatu ahal dugu. Esaterako kotxe bat saldu nahi badugu interneten bidez aurkez dezakegu. Eta zerbait erosteko ere, interneten informa gaitezke.
Horregatik esango nuke baliabide hau, abantailaz beteta dagoela.




Beste bideoari buruz gauza bera esango nuke. Aurkitu ahal dugun ezberdintasuna bi bideoren artean, bigarrena lehenengoaren azalpen grafikoa dela. Honetan argi eta garbi azaltzen digu nola faltatzen zaigun gauza bakarra dela janaria eta edaria ordenagailuaren bidez ere eskuratzea.


Web 2.0
Cargado por Room321

jueves, 24 de abril de 2008

Animator vs Animation eta Liburu Elektronikoa "bideoak"

Lehenengo bideoa, paint programari buruzkoa da. marrazturiko panpin bat agertzen da eta egin deitzakezun gauza guztiak egiten ari da denbora osoan. Nire ustez erakutsi nahi digu programa horretan dauden baliabide guztiak gauza ezberdinak sortzeko. Oso aproposa iruditu zait, erakargarria baita.



Bigarren bideoan liburu elektroniko bat aurkezten digun neska bat agertzen da. Honek erakusten digu liburu horrek dituen gauza guztiak. ikusi bezain laster burura etorri zaidan lehenengo gauza izan da, nire aitak txikitan esaten zidan guztia teknologiei buruz. (oraindik mugikorrik ez zeudenean, beti esaten zuen; "ikusiko duzu 4 urte barru kaletik telefonoz hitz egiten joango gara" adibide moduan jartzeko). Horregatik esango dut, liburu hau ikustea asko harritu nauela.

08-04-24

Gaur klase teorikoan, "education yesterday and tomorrow" bideoa ikusi dugu. Hemen ikusten jarraitu dugu zelako eragina duten teknologi berriek hezkuntzan.
Beste aldetik, beste bideo bat ikusi dugu iraganeko eta etorkizuneko hezkuntza konparatuz. Klasean iritzi ezberdinak atera dira, batzuk esaten zuten teknologi berriengatik irakasleen lana desagertuko zela beste batzuk guztiz kontrakoa. Nire ustez, teknologiak ez dute irakasleen lana kenduko, baizik eta lagunduko dute irakaskuntza errazten.

Gaur klase praktikoan, Bloga dekoratzen jarraitu dugu. Blogen Aplikazio Didaktikoaren artikuluak ipini eta gero, youtube-n horri buruzko bideo bat bilatu dugu. Blogarekin jarraituz, klaseko jendearen helbideak igotzen ere ikasi dugu, eta amitzeko sarrerak etiketatzen ere ikasi dugu. Hau egin ondoren, datorren asteko lana azaldu digu Josunek eta hori egiten hasi gara.

Ariño Terueleko herri batean

"Ariño, Terueleko herri batean, esperientzia berritzaile bat aplikatu dute" bideoan ikusten da nola dauden integratuta teknologi berriak eskolan. Hor 5 urtetik hona ez zituzten liburuak erabiltzen. Bakoitzak bere ordenagailua zuen eta arbela ere pantaila bat zen. Nire ustez herri hoietan hau lantzea errazagoa da, eskoletan jende gutxi dagoelako. Eta ea autonomia sustatzen badu galderari erantzun behar badut, noski esango nuke. Irakasleek irakatsi nahi dutena lehendabizi autonomia da.
Honetaz pentsatzen dut oso erakargarria eta motibagarria dela era horretaz irakastea.
Bideoa ondoko orrialde honetan ikus dezakezue:
http://www.informesemanal.tve.es/?go=e5911a8f3a240786c19429278dceea2c6c449370c8d478174dc358e3ec0a3b03ccf13e1416246ca073fb4e1a3fb7c4bb69d91ced8f020d22f02419460291ae1bafed7e1f014da74e02a3b490f408d259c779f23eb3680234

Blogen Aplikazio Didaktikoak

Googlen Blogei buruz informazioa bilatzen aritu ondoren, ikusi dut zelako garrantzia duten hezkuntzan. Blogak eskolan lantzeko baliabide interesgarri batean bihurtu baitira.
Gero eta irakasle gehiago erabiltzen dute metodo hau, horrela ikasleen parte hartzea lortzen saiatzen dira (euren artean eztabaidan sartzea adibidez), irakasleek ere beste profesionalekin ideiak elkarbanatzeko...etab.
Niretzako ere oso erakargarria izaten ari da Blogaren erabilera, beste modu ezberdin batean ikastea, beti interesgarria baita.
Esaterako interneten datorren artikulu honetan ematen digun informazioa oso deigarria iruditu zait:http://www.educaweb.com/EducaNews/interface/asp/web/NoticiesMostrar.asp?NoticiaID=2629&SeccioID=2956
Beste aletik topatu naiz beste aritukulu batekin non esate da, orain dela 3 urtetatik hona, Bloga duen jendea izugarriz handituz joan dela. Asko harritu nau irakurtzea, nahiz eta mila Blogak egon, gehienak helburu didaktikoekin egindak daudela. Hauxe esaten dut, nire lehenengo ukipena honelako batekin, lagun batekoa izan baitzen eta ez nuelako pentsatzen, jendeak erabiltzen zuenik helburu didaktikoekin.horregatik, lehen esan dudan moduan uste dut, oso erakargarria dela hezkuntzarako eta ikasleak motibatzeko.
Hona hemen artikulu bat non horretaz hitz egiten digu:http://www.hikhasi.com/artikulua/1464




jueves, 17 de abril de 2008

08/04/17

klase teorikoan, irakaste-ikaste prozesuan eragin nabarmenak dituela ikusi dugu. eragin horiek hauxek dira:
  • Irakaslearen rola aldatzen da.
  • Irakasleak bere formazioa aukeratzen du.
  • komunikazio eredu berriak:unidirekzionaletik multidirekzionalera.Irakasleak orain komunikatu egiten dira,hau da,irakasleak apunteak aukeratu, ikasleak margenak...
  • Espazio fisikoa ere zabaldu agiten da, hau da, horma apurtu.komunikazio handiagoa.Teknologia berriek hezkuntzan eraginak dute.
  • Prozeduraren konfigurazio berria: TT.BBek prozeduraren garrantzia azpimarratzen dute.
  • Gaitasun berriak eta konpetentzia teknologikoak, hau da, ohiko gaitasunak, irakurtzea...Informazioa kudeatzea, kultura berri horretan aktiboa izateko, informazioa erabiltzen, aukeratzen, bereganazten ikasi.
  • komunikazio:arinago eta urrunago.oso arina, dakar: Ezagutzaren bilakaera arina.Gaurkotzeko jarrera landu.
  • Etengabe formakuntza beharrezkoa.Berrizana sortzen da.

klase praktikoan, blogarekin jarraitu dugu. Lehendabizi, bakoitzak bere argazkia igo du. Hau egin ondoren, erlojuen galeriatik bat aukeratu dugu eta gehien gustatu zaiguna igo dugu. Horrela, blog-a nola erabiltzen den ikasiz joan gara.

jueves, 10 de abril de 2008

08-04-10

klase teorikoan, web 2.0 zer den eta zertarako irabil dezakegu ikasi dugu. Hau informazioa eskuratzeko erabiltzen den erraminta oso baliogarria da. Bere aurretikoak, web 1.0, komunikatzeko sistema aurreratua dela ere irakatsi digu.

klase praktikoan, blog bat zer den eta zertarako balio duen erakutsi digu power pointen egindako aurkezpen baten bidez. Ondoren, bakoitzak bere blog-a sortu du eta moodle-n egunero egunerokoan egiten genuena, hemen egiten hasi gara.