Manuel Area Moreirak artikulu honetan dion bezala, Iktak eskoletan erabiltzea gero eta garrantzitsuagoa da. Artikulu honetan azaltzen digu, ordenagailuak, zergatik landu beharko ziren eskoletan. Ni guztiz ados nago Manuelek dionarekin, pertsona batek autonomoa, kritikoa, arduratsa...etab. izateko hezkuntza modu hau ondo barneratuta izatea oso lagungarria izan daiteke.

Gaur egun, hezkuntza pedagogikoa ordenagailuekin bat datoz eta oso egokia da eskoletan integratzea metodo hau. Irakasleak izango garenez, hezkuntza berrituz joan beharko dugu ordenagailuaren praktika gehiago sartuz. Nire ustez hau argi edukitzea ezinbeztekoa da, gizartea ere berrituz baitoa. Horregatik, Iktak erabiltzeko gaitasuna izatea gaur egungo haurrentzko onuragarria izango da.
Ondorio moduan esango dut irakasteko modu hau nahiz eta bakarra ez izan, gaur egun garrantzitsuenetariko bat da, eta gero eta gehigo erabiliko dela gure klaseetan eta orokorrean gure gizartean.
http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/2008/02/el-desarrollo-de-competencias.html